paneuropeismo
iz. Pol. Europako estatu guztien batasuna, bai ekonomikoa eta bai politikoa lortzea helburu duen politika dotrina, Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortua. Paneuropeismoaren helburua Europaren batasun politiko eta ekonomikoa lortzea bazen ere Ipar Ameriketako ekonomiak zuen nagusitasuna zela eta, lehenik batasun ekonomikoa lortzeko proposamena egin zen eta hala onartu zuten estatu gehienek. Paneuropeismoa bere eragina galduz joan zen higikunde nazionalistak indartu ahala.