Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

panegiriko

iz. Pertsona bat (herri bat, hiri bat…) goraipatuz egiten den hitzaldia. || Norbaiti egiten zaizkion idatzizko laudorioak.  v  Hist. Antzina greziarren bilera handietan (Olinpiar Jokoetan, Panathenae jaietan…) egiten ziren laudoriozko hitzaldiak. Bilera horietan hirien garaipenak eta ekintza arrakastatsuak goraipatzen ziren. Ezagutzen diren panegiriko zaharrenak Isokratesen Panegyricus (K.a. 380) eta Panathenaicus (K.a. 340) dira. Kristo ondorengo lehen eta bigarren mendeetan erromatarrek jaialdietan eta hiletetan egiten ziren panegirikoak. Badira IV. eta V. mendeko erromatar enperadoreen panegirikoak, horietako batzuk neurtitzetan. Bestalde, panegirikoak antzinako herrietan sortu ziren arren, bai Erdi Aroan, bai Errenazimentuan eta baita Barrokoan ere erabiliak izan ziren, eta batez ere, Espainian Urrezko Mendean eta Frantzian Luis XIV.aren garaian.