Mit. Indiako mitologian Pandu erregearen bost semeetako bakoitza. Mahabharata epopeiaren arabera Pandavak ehun Kauraven lehengusuak ziren eta elkarrekin hezi ziren gortean, baina Indiako inperioaz jabetzeko elkarren kontra borrokatu ziren. Pandavek lortu zuten garaipena.