Panderi
XIX. mendeko gipuzkoar bertsolari familia. Panderitarren familia horretan bi dira bertsolari ezagunenak: Joakin Jauregi Salaberria (Errenteria, 1844 - Errenteria, 1921) eta Jose Miguel Salaberria Iraola (Errenteria, 1838 - Errenteria, 1905). Osaba-ilobak ziren. Santa Cruz apaizarekin ibili zen Joakin II. Karlistadan, eta ondoren Ameriketara joan zen. Panderitarren bertsoak eta argibideak Antonio Zavalak bildu eta Errenteria’ko bertsolari zaarrak (1968) izeneko liburuan argitaratu zituen.