Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pandareo

Mit. Kretako edo Asia txikiko elezaharretako pertsonaia. Urrezko zakurra lapurtu zuen Zeusen tenplutik eta Tantalori eman zion. Hori zela eta Zeusek harri bihurtu zuen Pandareo. Jainkosek ahaleginak egin zituzten Zeusek ez zitzan Pandareoren alabak (elezahar batzuen arabera bi eta beste batzuen arabera hiru) hil, baina azkenean Harpiek bahitu egin zituzten.