Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pandano

iz. Bot. Pandanazeoen familiako pandanus generoko zenbait zuhaitz eta zuhaixkaren izena. Hainbat pandano mota probetxu handikoak dira hazten diren lekuetako biztanleentzat.  v Pandano arrunta (Pandanus odoratissimus edo tectorius). 6 m inguru luze egiten dena eta adaburu biribila eta hosto iraunkorrak dituena. Pandano mota honen hosto lehortuak, arantzarik gabekoak dituen aldaerarenak batez ere, hots lævis izenekoarenak, abanikoak eta otarrak egiteko, eta etxeei gaina emateko erabiltzen dira.  v Nikobar uharteetako pandanoa (Pandanus leram). Fruitu handi mamitsua duena. Fruitua uretan egosita mamiarekin ore irintsu bat egitea lortzen da.  v  Pandano txikia (Pandanus minor). Ananaren antzeko fruitu horia, jateko ona duena.