Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pandanazeo

izond. Bot. Pandanalen ordenako izen bereko familiako zuhaitzez, zuhaixkez eta beste landare igokariez esaten da. Ageriko sustraiak dituzte. Enborra luzea, latza eta hosto-ondoz estalia dute. Hostoak, ezpata itxurakoak, mehe luzeak eta adar-puntetan kokatuak dituzte. Lorea sexu banakoa eta dioikoa dute. Afrikako erdialdean, Madagaskarren, Asiako hego-ekialdean eta Australiako iparraldean hazten dira. 3 genero eta 700 bat landare mota biltzen dira familia honen baitan; 700 horietatik 650 bat pandanus generokoak dira.