Palatino
(Lat. Palatinus mons). Erromako zazpi muinoetako bat. Elezaharraren arabera Romulok Erromako hiria sortu zuen lekua da. Han eraiki zituzten palazio asko (Zizeron eta Katilinaren etxeak, Tiberioren palazioa, Flaviorena, Domus Augustana, etab.). Hondakinak erdi estaliak geratu ziren Erdi Aroan gotorleku batzuk eta XVI. mendean Farnese etxea eraiki ondoren.