Palance, Jack
Estatu Batuetako antzezlea (Lattimer, 1919 - Montecito, 2006). Boxeolari profesionala izan zen aurrena, eta gero hegazkin gidaria izan zen Bigarren Mundu Gerran. Hegazkinak su hartu ondoren desitxuratuta gelditu baitzen, aurpegian ezaugarri mongoloideak utzi zizkion zirugia ebaketa egin behar izan zioten. Ebakuntza hark zabaldu zizkion zinemaren ateak. Broadway-n ezagun egin ostean, 1950ean hiltzaile papera jokatu zuen Kazan-en Panic in The Streets (1950, Izua karriketan ) filmean. Hiltzaile berriro ere Sudden Fear (1952, Berehalako beldurra) filmean, militarra Attack!-en (1956), gangsterra I Died a Thousand Times (1955, Mila aldiz hil nintzen)… barru-barruko indarra eta bizitza adierazten duten antzezpenei lotua geratu da Palanceren izena.