palanka
iz. Puntu batean bermatzen eta hari buruz biratzen den burdinazko barra, gauza astunak jasotzeko edo higitzeko erabiltzen dena. || Palanka jokoan erabiltzen den burdinazko barra. || Palanka jokoa. Burdinazko barra bat ahalik eta urrutiena jaurtikitzean datzan jokoa. v Palanka jokoa. Burdinazko barra bat ahalik eta urrutiena jaurtikitzean datzan jokoa. v Mek. Palankaren gainean egiten den indarra edo potentzia (P), jaso nahi den gorputzaren pisua edo erresistentzia (R) eta palankaren eustoina (E) non kokatzen diren, horren arabera hiru motakoa izan daiteke palanka: 1) Lehen motakoak eustoina potentziaren eta erresistentziaren artean kokatua du; hori gertatzen da, adibidez, goraizeetan eta balantzan. 2) Bigarren motakoak erresistentzia eustoinaren eta potentziaren artean du, arraunean eta orgatilan bezala. 3) Hirugarren motakoak potentzia erresistentziaren eta eustoinaren artean du. Potentziaren eta eustoinaren artean dagoen distantziari eta erresistentziaren eta eustoinaren artean dagoenari palankaren besoak deritze. v Palankaren legea. Potentziaren eta bere besoaren arteko biderkadura eta erresistentziaren eta bere besoaren arteko biderkadura berdinak dira: P.l=R.l´ (l eta l´ potentziaren eta erresistentziaren besoak dira). Lehen motako palanketan potentzia erresistentziaren berdina, handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Bigarren motakoetan potentzia erresistentzia baino txikiagoa da beti. Hirugarren motakoetan, aldiz, potentziak erresistentzia baino handiagoa izan behar du beti.