Ozal, Turgut
Turkiako politikaria (Malatya, 1927 - Ankara, 1993). Estatu idazkaria izan zen Demirelen gobernuan (1979-1980); gero, Ekonomia ministro izan zen eta kolpe militarraren ondoren (1980ko irailean) gobernuko Lehen Ministrorde. 1982an dimisioa eman zuen. Hurrengo urtean, 1983an, hauteskundeak irabazi zituen bere alderdiak (Alderdi Kontserbadoreak) eta Lehen Ministro izendatu zuten.
- Oyo
- Oyón
- Oz, Amos
- Oza
- Ozaita, Maria Luisa
- Ozal, Turgut
- Ozana
- Ozanam, Frédéric
- ozar 1
- ozar 2
- Ozaraine