Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ouarzazate

Marokoko hegoaldeko hiria eta izen bereko probintzia, Goi-Atlas mendikatean. Hiriak 40.485 biztanle ditu (1981). Gotorlekua eta kuartel militarra. Garrantzi handiko eskulanak; alfonbrak egiten dira batez ere.  v Oarzazate probintzia Goi-Atlasetik Sahara basamorturaino hedatzen da. Nekazaritza, abeltzaintza eta meatzaritza (manganesoa eta kobaltoa) dira jarduera nagusiak. Palmondoen inguruan lantzen dira lurralde gehienak; sail emankorrenak Draa haranekoak dira.