Ouagadougou
Burkina Fassoko hiriburua, Volta Zuria ibaiaren ondoan. 468.607 biztanle. Burkina Fassoko komunikazio eta ekonomia hiri nagusia da. Ehungintza, mekanika, janari eta esne industria dira Ougadougouko ekonomia jarduera nagusiak. Mossi inperioko hiriburua izan zen XI. mendetik Frantziaren esku gelditu zen arte.