Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

osmometro

iz. Fis. Presio osmotikoa neurtzeko erabiltzen den tresna. Osmometrorik xinpleenak zati hauek ditu: 1) kanpai txiki batez bukatzen den hodi bertikal bat; kanpaia mintz erdi-irazkor baten bidez estalia dago, eta kanpai horren barruan presio osmotikoa neurtu nahi zaion disoluzioa jartzen da; 2) disolbatzailea duen ontzia. Kanpaia disoluzioarekin disolbatzailearen ontzian sartzen bada isurkaria pixkana-pixkana hodi bertikalean gora igotzen dela ikusten da, eta garaiera jakin batean gelditu egiten dela. Disolbatzailearen gainazalarekin lortutako garaiera da disoluzioaren presio osmotikoa. Presio horrek, edo manometroaren irakurketak ematen dute disoluzioaren presio osmotikoaren balioa.