Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

osmundazeo

adj Bot. Izen bereko familiako landare pteridofitoez esaten da. Garoaren egiturako landareak dira. Espora-zorroak ez dituzte, beste garo-mota askok bezala, mordoan bilduta eta eraztundunak, zelula gogortuz eratutako kutxatila zabalkorretan bilduak baizik. 17 bat mota ezagutzen dira, eta lurralde bero edo epeletakoak dira denak.