Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

osmilido

izond. Zool. Neuropteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Gorputza mariburduntziaren antzekoa dute, harena baino laburragoa. Hegoak luze zabalak dituzte, 50 mm inguru puntatik puntara, gardenak eta orban marroixkakoak. Erreka inguruetan ibiltzen dira. Ia Europa guztian daude zabalduak. Osmilidorik ezagunena Osmylus fulvicephalus da.