Orta, Garcia da
Portugaldar naturalista eta sendagilea (Elvas, 1490 - Elvas, 1570). Portugalen, Alcala de Henaresen eta Salamancan egin zituen medikuntza ikasketak, eta 1534an Ekialdeko Indietara joan zen lanera. Asiako kolera aztertu zuen eta botanikako liburuak idatzi zituen bere bidaietan egindako ikerketetan oinarrituta.