Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orthez

(Eusk. Ortheze. Gaskoieraz Ortès). Frantziako hego-mendebaleko hiria, Biarnoko ipar-mendebalean, Paueko ibaiaren ertzean (Pirinio Atlantikoak). 11.517 biztanle. Mouncade-ko dorrea (XIII. m. Biarnoko bizkondeak eraikiriko gotorlekuaren azken aztarna), XV. mendeko eliza, XIII-XIV. mendeetako zubi gotortua eta etxe zaharrak, Joana Albretekoarena tarteko (1500). Merkataritza eta industria (urdaiazpiko egosia, jantziak, oinetakoak, papera) hiria.  v Biarnoko bizkondeek gotortu zuten hiria eta Biarnoko hiriburua izan zen Morlaas-ko hiriaren ondotik eta Paueko hiriaren aurretik. Orthez-ko hirian babestu zen Joan Albretekoa Nafarroako erregea Nafarroatik ihes egin ondoren (1512). Protestanteak jabetu ziren hiriaz 1569an, erlijio gerraren garaian. 1814an, Orthez-ko inguruetan menderatu zituen Wellington-en armadak Soult mariskal frantsesaren osteak.