Ortiz Alfau, Rafael
Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1935). 1957. urtean parte hartu zuen lehen erakusketan, Madrilen. Parisen ikasi zuen arte modernoa 1961-1962 urteetan, eta geroago ere, erakusketa ugari egin ditu, Euskal Herrian, Madrilen, Valladoliden, Porton eta Espainiako anitz hiritan. Akuarela eta oleoa landu ditu batez ere. Lan nagusiak: La modelo, En la ruta de D. Quijote, Pecadora, Orio, Bilbao, Bermeo, Figura, Barcos, Paisaje eta Desnudo.