Ors i Rovira, Eugenio d’
Katalan filofosoa eta idazlea (Bartzelona, 1882 - Vilanova i la Geltrú, 1954). Zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen Bartzelonan, Parisen eta Madrilen. XX. mendearen hasieran Katalunian sortu zen noucentisme kultura higikundearen teoriko nagusia izan zen. Haren lan aipagarriena artea, politika, literatura eta beste gai askori buruzko glosa, iruzkin, saiakera eta kontakizun bilduma bat da (Glossari, 1906), geroago gaztelaniaz jarraitu zuena Nuevo glosario (1921-30) eta Novísimo glosario (1934-35) liburuetan. “Xènius” ezizenez izenpetu zituen lan asko. D’Ors-ek klasizismoaren proporzioa eta lañotasuna hobetsi zituen modernismoaren gehiegikeria “dionisiakoaren” aurrean. Kataluniako Mankomunitatean kargu batzuk izan ondoren (1917-20), katalanismoarekin hautsi eta Espainia zentralista baten alde egin zuen. 1927an Espainiako Hizkuntza Akademiako kide izendatu zuten, eta beste kargu batzuen artean, Madrilgo Unibertsiateko kulturaren historiako irakaslea (1933) eta Espainiako Institutuko idazkaria (1937) izan zen. D’Orsen teoria filosofikoa El secreto de la filosofía (1947) liburuan jasoa dago, eta arteari buruzko liburu nagusiak Tres horas en el museo del Prado (1922) eta Lo barroco (1936) ditu. Beste obra batzuk: La ben plantada (1911), Gualba la del mil veus (1935)…
- orritze
- orro
- orroka
- orrolari
- Orry, Jean
- Ors i Rovira, Eugenio d’
- Orsanco
- Orsenna, Erik
- Orsini etxea
- Orsini, Felice
- Orta, Garcia da