ornitorrinko
iz. Australiako ugaztuna, mokoa gogorra eta hankak igeri egiteko egokituak dituena (Ornithorrhynchus sp.). 75 cm inguru luze da. Gorputza igarabaren antzekoa du, muturra hegazti batzuen itxurakoa (ez da, hala ere, hezurrezkoa, haragizkoa baizik), ahatearen edo antzararen mokoa dirudiena. Oso ile laburra eta leuna du., eta arrautza bidez ugaltzen da. Bestalde, emea sabel-zorroduna da. Oskoldunak, soinberak, apoak eta arrain txikiak jaten ditu. Australiako ekialdean eta Tasmanian bizi da.
- Ormuz
- Orne
- ornitina
- ornitologia
- ornitologo
- ornitorrinko
- ornitosi
- orno
- ornodun
- ornogabe
- ornomuin