Ormuz
Asiako hego-mendebaleko itsasartea, Iranen eta Arabiako kostaldeen artean dagoena. Persiako Golkoa, Omango golkoa eta Indiako Ozeanoa lotzen ditu. Garrantzi handia du, petrolioaren garraiobide nagusietakoa delako, batez ere. v Irango uhartea, izen bereko itsasartean, Persiako Golkoaren sarreran. Aipagarria da Ormuz uharteko izen bereko hiria, Ekialdeko perlen eta salgaien merkataritza portu nagusia izan zena.