Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ornogabe

izond. eta iz. Ornorik ez duena, hezurtzaz hornitu gabea.  v Animalia ornogabeak. Bizkarrezurrik ez duten animaliak dira ornogabeak. Horren arabera, zerbaiten gabetasunak biltzen ditu animalia horiek sail berean; itsasoko izarra, zizarea eta zorria, adibidez. Gainerakoan, familiaz familia edo ordenaz ordena hartuta behintzat, handiagoak dira desberdintasunak kidetasunak baino. Gaurko zoologia jakitunek, beraz, animalien sailkapeneko ezaugarri hau baztertua dute, eta beste bat egitea erabaki dute, Linneoren izendegia oinarri harturik. Baina, sailkapen zehaztuagorik orain arte egin ez denez, dagoenari jarraituz sailkatzen dira animalia ornogabeak.