Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ornitologia

iz. Hegaztiez diharduen zoologiaren adarra.  v Hegaztien (bizi direnen, desagertu direnen eta hegaztien fosilen) sorrera, ezaugarriak, ezaugarrien araberako sailkapena, kidetasunak, zein lurraldeetan bizi diren, ingurunera nola egokitzen diren, elikadura, ugalketa, migrazioak eta nola babestu aztertzen ditu ornitologiak.  v Historia. Linneok, Buffonek eta Cuvier-ek egin zituzten hegaztien lehen sailkapenak; haien arabera talde nagusiak zangoluzeak, harrapakariak, txoriak dira, besteak beste. C. J. Temmeinck, XIX. mendeko ornitologoak, sakondu zuen aurrekoen lana, bere Manuel d’ornitologie (1820) liburuan. XX. mendean ornitologiari buruzko azterketak lurraldeka eta motaka zehaztuz joan dira, Naumann eta Treuesart jakintsuek bultzatuta. Lehenengoaren Naturgeschichte der Vögel Mitteleuropas (1905) eta bigarrenaren Catalogue des oiseaux d’Europe (1912) liburuetan daude bilduak haien iker-lanak. Gaur egun zoologiako beste adar batzuk baino aurrerago dago ornitologia. Milaka aditu, txorizale, jakitun-elkarte eta babes-elkarte ari dira hegaztiak aztertzen eta zenbait mota babesteko ahaleginak egiten.