Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ormizd

Persiako hiru errege sasanien izena.  v  Ormizd I.a. Shapur I.aren semea (272 - 273). Aita bizi zuen garaian Armeniako probintziako erregeordea izan zen, eta Antiokiako konkistan (256) garrantzi handia izan zuen. Manikeismoa onartu zuen.  v  Ormizd II.a. Nartsesen semea (302 -309). Manikeismoaren kontra agertu zen. Hil zenean nobleek haren seme zaharrena (Adhur-nartses) hil zuten haren anaia Shapur II.a agintari izan zedin. Haren beste seme batek, Ormizdas-ek, Juliano Apostataren espedizioan parte hartu zuen.  v  Ormizd IV.a. (579 - 590). Herritarren eskubideen alde egin zuen, eta ez zuen amore eman beste agintarien aurrean. Turkiarren kontrako garaipena lortu zuten persiarrek bere garaian, baina gero bizantziarrek menderatu zituzten persiarrak, eta kargutik egotzi zuten Ormizd erregea.