Orlando, Vittorio Emanuele
Italiar politikaria (Palermo, 1860 - Erroma, 1952). Lehen Mundu Gerra amaitu zenean Lehen Ministro izan zen, eta Versailles-ko Bake Hitzarmenean Italiako ordezkarien buru. 1919an Italiako diputatuen lehendakari hautatu zuten. Urte horretan langileen eta faxisten alderdiaren artean sortutako gorabeheretan Mussoliniren alde egin zuen, baina faxistek G. Matteotti hil zutenean Orlandok laguntza ukatu zien. Handik aurrera faxisten aurkakoa izan zen. 1946an Konstituzio Biltzarreko lehendakari izan zen, 1948an senadore, eta urte berean lehendakari izateko hautagai, baina Luigi Einaudi izan zen hautatua.
- orkoi
- Orkoien
- Orkomeno
- orkoro
- orkume
- Orlando, Vittorio Emanuele
- Orlando
- Orleanerria
- Orléansko dukea, Luis Filipe Josef
- Orléansko dukea, Filipe
- Orléans