Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orexa

Gipuzkoako erdi mendebaleko udalerria (Tolosaldea). Mugak: iparraldean, Leaburu-Gaztelu eta Berastegi; ekialdean, Areso (Nafarroa) eta Leitza (Nafarroa); mendebalean, Lizartza; hegoaldean, Areso (Nafarroa). Garaiera, 421 m. 5,8 km2 eta 121 biztanle (2008, orexarrak). Euskara, gipuzkera; euskaldunak, % 100. Eremu menditsuan dago, Erroizpe (802 m), Uli (859 m) eta Elosua (965 m) mendiek inguratuta. Basabeko errekak ureztatzen du Orexako udalerria. Nekazaritza (bazka landareak, barazkiak) da ekonomia jarduera nagusia, baina Tolosaldeko industrietan lan egiten du Orexako langile askok. Aipagarriak dira Santakruz parrokia eliza, San Markos ermita eta udaletxe arkupeduna.  v Historia. Tolosako hiriari lotu zitzaion Orexa 1374. urtean, lurraldean zebiltzan lapur eta gaizkileei aurre egin ahal izateko. Hala eta guztiz ere bere herri-mugak mantentzen jarraitu zuen Orexak. 1845. urteaz geroztik da udalerri.