Orestes
Mit. Greziako elezaharretako heroia, Argosko errege Agamemnonen eta Klitemnestraren semea, eta Elektra eta Ifigeniaren anaia. Haurra zela, amak eta bere maitaleak, Egistok, Agamemnonen hil zuten. Orestes orduan kanpoan zen, Mizenasen, eta handik urte batzuetara, Elektraren laguntzaz, Argosen sartu zen eta ama eta Egisto hil zituen. Hori zela eta, Erinia batzuek etengabe esetsi zioten, harik eta Aeropagoan egindako epaiketan, Atenearen aldeko botoari esker, errugabetzat hartu zuten arte. Nolanahi ere, errugabetasun osoa lortzearren Tauris-era joan zen, Pilades lagunarekin batera, Artemisa jainkosaren irudia Atenasera eramateko. Ekintza hura egiteko Taurisen zen Ifigeniaren laguntza ere izan zuen. Atenasera itzulirik, Orestesek aitaren erresuma eskuratu zuen eta Menelao eta Helenaren alaba Hermionerekin ezkondu zen. v Greziako elezahar hau gaitzat hartu zuten idazleen artean, aipatzekoak dira, besteak beste, Eskilo, Sofokles, Euripides, Voltaire eta Goethe.