Orff, Carl
Alemaniar musikagilea (Munich, 1895 - Munich, 1982). Munich-eko Musika Akademian egin zituen musika ikasketak, eta H. Kaminski musikagilearekin osatu zituen. Zuzendari lanetan aritu zen Munich, Mannheim eta Darmstadt-en. 1930. urtean Schulwerk izeneko zuzendaritza eta musika ikasbidea argitaratu zuen. 1937. urtean Monteverdiren opera batzuen moldaketak argitaratu zituen, eta urte hartan bertan idatzi zuen lanik famatuena: Carmina Burana, antzeztokirako kantata, Erdi Aroko poema batzuetan oinarritua. Ondoren greziar antzerkietan eta Erdi Aroko misterioetan oinarritutako lanak idatzi zituen: Catulli carmina (1943), eta Trionfo di Afrodite (1953) Carmina Burana-rekin batera Triunfi trilogia osatzen dutenak. Beste lan batzuk ditu: Der Mond (1939, lIargia), Die Kluge (1943, Maltzurra), operak; Comdia de Christi Resurrectione (1956), Bazkoko kantata; Ludus de nato infante mirificus (1960), jaiotza antzerkia; eta Antigonć (1949), dipus der Tyran (1959) eta Prometheus (1966), opera trilogia. 1924. urtean, Dorothee Günther-ekin batera, Güntherschule dantza eta musika eskola sortu zuen; bertan perkusioa eta mugimendua erabili zituen, musika irakaskuntza teknika berriak sortzeko.