oreka
iz. Elkarren aurka ari diren bi gauza edo gehiagoren arteko indar berdintasuna; horrelako indarren eraginpean dagoen gauzaren egoera. || Egoera, jarrera edo jokabide egonkorra. || Orekan. adlag. Orekan egon. v Ekon. Eskariaren eta eskaintzaren arteko oreka. v Fis. Sistema material batean, aldiberean ari diren indarrek sistema horren gelditasun edo higidura egoeran batere aldaketarik ez eragitea; ezein indarren eraginpean dagoen sistema material baten egoera, oso-osorik geldi dirauenean. ik. estatika. v Orekan dauden indarrak. Puntu material libre bat orekan dago puntu horretan ari diren indarren emaitza zero denean. Gainazal batean higitzen ari den puntu bat orekan dago puntu horri eragiten dioten indarren emaitza edo zero denean edo gainazalarekiko normala denean. v Oreka egonkorra. Bere posiziotik aldendu ondoren lehengo posiziora itzultzeko joera duen gorputzarena. v Oreka egongaitza. Bere posiziotik aldendu ondoren, hasierako oreka posiziotik urrundu eta beste oreka posizio baterantz jotzen duen gorputzarena. v Oreka indiferentea. Bere oreka posiziotik aldendu ondoren, hartzen dituen posizioak orekazkoa dituen gorputzarena. v Isurkarien oreka. ik. hidrostatika. v Oreka kimikoa. Kim. Kimika erreakzio bat orekan dago lehenengo gaien erreakzio lastertasuna, eta horiei erantsitako gaien arteko erreakzio lastertasuna, lehenak alda daitezen, berbera denean. v Oreka erreakzioa. Elkarren aurkako erreakzioak lastertasun berean egiten direna. Oreka erreakzioa erreakzio itzulgarria da ( bidez adierazten da). v Oreka konstantea (K). Kimika erreakzio batean, baldintza jakin batzuen pean gertatzen den erreakzio gaien kontzentrazioaren, eta emaitzaren kontzentrazioaren arteko oreka adierazten duen konstantea, K letraz adierazten dena. Ondorengo erreakzio kimikoan, esate baterako
K konstantea hala kalkulatzen da:
Bertan CA esate baterako, A gaiaren kontzentrazioa delarik eta a berriz erreakzioan parte hartzen duen A gai horren molekula kopurua. Gas erreakzioetan gasen kontzentrazioen ordez presio partzialak erabil daitezke. v Metastasi oreka. Itxurazko oreka egoera katalizatzaile batek galaraz dezakeena. v Orekaren zentzua. Anat. Gorputza zutik eta espazioan orientatua egoteko gizakiak duen zentzua. Horretarako gorputzak zentzu-hartzaileak ditu, besteak beste, grabitatearen eta beste azelarazio mota batzuen, gorputz atalen egoeraren, giharren, gihar zainen eta giltzaduren tentsioaren eta zoruarekiko atxikimenduaren berri ematen diotenak. Orekaren organoa barneko belarriko labirintuan dago, labirintuko hodi erdikiribiletan eta utrikuluko estatolitoetan hain zuzen ere. Estatolitoak, karezko gorpuzki higikorrak, zelula iledun batzuen gainean daude, eta hauek higitzen direnenan grabitatearen norabidea adierazten dute. Hiru hodi erdikiribilak elkarren elkarzut diren planoetan kokatuak daude, eta barnean daramaten jariakinen higidurak buruaren higiduraren norabidea adierazten du. Ikusmenaren eta barne sentikortasunaren bidez antzemandako sentsazioek ere badute zerikusirik orekaren zentzuan.