orein-mihi
iz. Bot. Polipodiazeoen familiako garo-mota iraunkorra, 45 cm inguru luzea, sustrai-sendoa eta zurtoingabea (Phyllitis scolopendrium edo Asplenium scolopendrium). Sustraiak, eta mordoan hazten diren hainbat hosto luzek, mihi egitura dutenek, osatzen dute orein-mihia. Berde argiak, distiratsuak eta larrukarak izaten ditu hostoak. Basoetan, hormetan eta aintzira inguruetan hazten da.