Oreja Elósegui, Marcelino
Bizkaitar politikaria, Marcelino Oreja Aguirreren aita (Ibarrangelu, 1891 - Arrasate, 1934). Abokatua, bide ingeniaria eta enpresaburua zen. Espainiako Ikasle Katolikoen Konfederazioko idazkari orokorra izan zen gaztetan, eta El Debate aldizkariaren zuzendari Primo de Riveraren diktaduraren garaian. Errepublika aldarrikatu zenean Agirre lehendakariarengana jo zuen eta euskal estatutuaren aldeko ekimenak bultzatu zituen. Diputatu hautatu zuten Bizkaian 1931n eta 1933an. Alderdi tradizionalistan euskal estatutuaren aldeko zen buruzagi bakanetako bat izan zen. Sozialistek hil zuten Arrasaten 1934. urtean.
- orein
- oreinki
- orein-mihi
- Oreitia
- Oreja Aguirre, Marcelino
- Oreja Elósegui, Marcelino
- Oreja
- oreka
- orekatu, oreka(tu), orekatzen
- orekatze
- Orel