Orella Unzué, José Luis
Nafar ikerlaria eta historialaria (Iruñea, 1935). Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Madrilen, eta historiakoak Madrilen eta Erroman. Euskalerriaren Adiskideen elkarteko kidea da, Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde izan zen 1989 eta 1991. urteen artean. Obra nagusiak: Partidos Políticos en el Primer Renacimiento (1976), La Universidad Vasca. Historia. Proyectos actuales para su implantación (1977), Navarra y su anexión a Castilla; Historia de su incorporación a Castilla en 1515 (1977), Documentación Real a la Provincia de Guipúzcoa (1987, 2 liburuki) eta Instituciones del Reino de Navarra en la Edad Antigua y Media (1989 Historia de Euskal Herria. Los vascos de ayer eta De la mesa de Ajuria-Enea al Pacto de Lizarra. Diccionario de términos políticos (1998). Eusko Ikaskuntzak azken urteotan argitaratzen duen Fuentes documentales medievales del Pais Vasco izeneko bildumaren arduradun nagusia da.
- oreka
- orekatu, oreka(tu), orekatzen
- orekatze
- Orel
- Orel
- Orella Unzué, José Luis
- Orella
- Orellana, Francisco de
- Orelli, Giorgio
- oremahai
- oren