Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orel

Errusiako lurraldea, Moskutik hegoaldera, Erdialdeko Goi Ordokian. 24.700 km2; 919.000 biztanle. Oka ibaiaren arroan dago parte handiena. Esteparen mugan, XVI. mendetik egindako baso mozketek ia estepa bihurtu dute lurraldea. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia: laboreak, artoa, patatak, azukre erremolatxa.