Orangeko ordena
Irlandar elkarte politiko protestantea, izena Orange-ko Gilen printze protestantearengadik hartu zuena. Gilen III.ak Jakue II.a errege katolikoa menderatu zuen, eta, bai garai horretan, bai geroago ere, katolikoen eta protestanteen arteko istiluak eta liskarrak izan ziren Irlandan. XVII. mendeaz geroztik borrokak areagotu ziren, eta 1795ean Diamantearen borrokaren ondoren Orangeko ordena sortu zen protestantismoari eusteko. Irlandan zabaldu zen hasieran, eta geroago Britainia Handian eta britainiar kolonia batzuetan. 1835ean britainiar parlamentariek, Orangeko ordena gogoan zutela, erregeari eskatu zioten ezkutuko erlijio elkarteak debeka zitzan, baina Orangeko ordenak tinko iraun zuen, Ulster-en, batez ere. Jai bat egiten da urtero, uztailaren 12an, Gilen III.ak katolikoen kontra izan zuen garaipena ospatzeko.