Orangeko Estatu Askea
Hegoafrikako lau eskualde nagusietako bat. 127.338 km2. 1.776.000 biztanle (1985). Mugak: iparraldean Transvaal; ekialdean Natal eta Lesotho eta hegoalde-mendebalean Cape eskualdea. Hiribura: Bloemfontein. Orange ibaiaren eta honen adar Vaal-aren artean kokatua dago. Nekazaritza (laboreak, fruituak eta barazkiak), abere hazkuntza (behiak eta ardiak), urrezko meak, diamanteak (Kimberley-n) eta ikatza dira ekonomia jarduera nagusiak. 1848an ingelesen kolonia izan zen eta 1854an autonomia lortu zuen. Ingelesen eta boer-en arteko gerraren ondoren Ingalaterraren mendean geratu zen, eta 1910ean Hegoafrikar Batasunean sartu zen.