Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oran

Aljeriako ipar-mendebaleko hiri eta portua, Mediterraneo itsasoaren ertzetan; 622.000 biztanle. XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen hiria garatzen ekonomiaren eta demografiaren aldetik. Orango ekonomia kontserba industrian, azukre industrian, tabakoan, kimikan eta ehungintzan (kotoia) oinarritzen da. Gas hodiak. Zentral termoelektrikoa. Bertatik igarotzen da Sahara zeharkatzen duen autobidea. Aireportua. Unibertsitatea, 1965ean sortua.  v Historia. Al-Andaluseko etorkinek sortu zuten Oran X. mendean. Urrea eta Sudango esklaboak saltzen eta Europako produktuak erosten ziren bertan. XV. mendean beherantz egin zuen hiriak. Cisneros kardinalaren agintaritzapean zeuden Espainiako osteek konkistatu zuten eta Espainiako koroaren eskuetan izan zen 1509-1708 eta 1732-1792 bitartean, eta Frantziaren mende 1831tik 1962a bitartean.