Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oratoria

iz. Hitzaldiak edo diskurtsoak emateko antzea, etorri handiko hizlari batek entzulegoa atsegindu, erakarri, hunkitzeko (…) egiten duena. || Diskurtsoen literatura generoa.  v  Oratoriak helburu jakin bat du, dela lege bat aldatzea, iritzi bat hedatzea, auzipetua defenditzea… Antzinako Grezian eta Erroman garrantzi handia izan zuen, eta garai hartako hezkuntza hizlari trebeak lortzera bideratua egon zen. Orduko hizlarien artean aipatzekoak dira, beste batzuen artean, Perikles, Platon (Gorgias, Fedro), Demostenes, Eskines, Zizeron (De oratore) eta Kintiliano (Institutio oratoria). Oro har hiru oratoria mota bereizten dira, erlijioa, politika, eta zuzenbidea gaitzat dutenak.