orakulu
iz. Antzinako kulturetan, Grezian eta Erroman bereziki, leku jakin batean eta erritu jakin batzuen bidez egindako galderari buruz jainkoren batek apaizei eta pitonisei eman ohi zien erantzuna. || Jentilek galderak egin ohi zizkioten jainkoaren irudia, galderak egiten ziren tenplua edo zernahi toki. Antzinako Grezian, adibidez, oso ospetsuak ziren Delfosko Apoloren orakulua eta Epirongo Zeusena.