Nafarroako Biurrun-Olkotz udalerriko kontzejua. 52 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendean galdu zen. Aipagarriak dira XII. mendearen bukaerako San Migel Goiaingeruaren parrokia eliza erromanikoa (XVII-XVIII. mendeetan zaharberritua) eta San Babil ermita.