Oliver, Miguel de los Santos
Katalan idazle, kazetari eta politikaria (Campanbet, Mallorca, 1864 - Bartzelona, 1920). Katalanez eta gaztelaniaz idatzi zuen. Kazetaritzan nabarmendu zen bereziki, literaturan, historian eta politikan ere aritu bazen ere. 1887an La Roqueta aldizkaria sortu eta hango zuzendari izan zen, eta baita Diario de Barcelona eta La Vanguardia aldizkarietakoa ere. Institut d’Estudis Catalans sortu zuen beste kide batzuekin batera. La Literatura del desastre (1974) eta Historia i política (1975) obrak bera hil ondoren argitaratu ziren.