Oliveira Martins, Joaquim
Portugaldar politikaria, historialaria eta idazlea (Lisboa, 1845 - Lisboa, 1894). Portugalgo Zientzietako Akademiako kidea. Diputatu (1886) eta Finantza ministro hautatu zuten (1892). Idazle oparoa izan zen. Haren obra aipagarri batzuk: Phebus Moniz (1866, eleberria), Batalha, Belem, Mafra (1869, bertsoz eta hizlauz idatzitako trilogia), Historia de Portugal (1879), Historia da civilização iberica (1879), A vida de Nuno Alvares (1893) eta O principe perfeito (1896), besteak beste.