Oliphant, Mark Lawrence Elwin
Australiar fisikaria (Adelaida, 1901 - Camberra, 2000). Fisika ikasketak egin ondoren, Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak sakontzeko diru laguntza lortu zuen. Atomoaren nukleoa artifizialki desintegratzeko bideak aztertu zituen. 1935ean Londresko Errege Elkarteko kide hautatu zuten, eta 1937-1950 bitartean Birminghameko Fisika Unibertsitateko irakaslea izan zen. Australiara itzulitakoan, Australiako Unibertsitateko zientzia fisikoetako ikerkuntzako zuzendaria izan zen 1950-1963 bitartean, eta Zientzietako Akademia Australiarraren sortzailea eta lehendakaria gero. 1964an gas ionizatuen fisikako irakasle izendatu zuten, eta 1966an erretiroa hartu zuen, nahiz eta ikerkuntzak egiten jarraitu. 1971-1976 bitartean Hego Australiako gobernadorea izan zen.