Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olinda

Brasilgo hiria, Pernambucoko estatuan. 266.392 biztanle (1980). Artzapezpiku egoitza. Portugaldarren kolonia hiria izan zen. Nekazaritza (azukre kanabera eta tabakoa), nekazaritzaren inguruko industriak (azukre findegiak) eta ehungintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Kolonia garaiko estiloko eliza eta monasterio asko ditu, XVI. eta XVII. mendean eraikiak gehienak.