Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oligosakarido

iz. eta iz. Kim. Bi monosakarido edo gehiago elkartuz lortzen diren gluzidoak, monosakaridoen kopurua bi eta zortzi artekoa dela. Monosakaridoen arteko lotura glukosidikoa da. Hamar monosakarido baino gehiago dituzten gluzidoei polisakarido deitzen zaie. Monosakaridoen kopuruaren arabera, oligosakaridoak honela sailkatzen dira: disakaridoak, sakarosa, kanabera azukrea, laktosa, maltosa eta trehalosa, adibidez; trisakaridoak, maltotriosa eta errafinosa, adibidez; tetrasakaridoak, maltotetraosa adibidez.