Greziako mendi garaiena, Tesaliaren eta Mazedoniaren artean. 2.917 m garai da. Antzinateko greziarren arabera mendiaren tontorrean (lainoz eta elurrez estalia ia urte guztian) bizi ziren jainkoak, eta izen bera eman zitzaien Jainkoen bizileku omen ziren guztiei.