oligoketo
izond. Zool. Anelidoen phylum-eko izen bereko klaseko metazooez esaten da. Gorputz biribil luzexka eta eraztunez eratua izaten dute, hankarik edo beste luzakinik gabea. Hiru ordena biltzen dira klase honetan, lunbrikulidoak, moniligastridoak eta haplotaxidoak. Zizarea da klase honetako animaliarik ezagunena.