oligofrenia
iz. Med. Adimenaren atzerapen larria. Gaixoaren adimenak ezin ditu ideiak osatu, iritziak eman eta ingurunea ulertu. Atzerapena hiru mailatan banatzen da: apala, erdikoa eta garaia, adimen neurriaren arabera. Beste zenbait arrazoiren artean, herentziaz edo eritasun kutsakor baten ondorioz sor daiteke.