Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oligoelementu

iz. Kim. Izaki biziek, hazi eta behar bezala jardun ahal izateko, ezinbesteko duten kimika gaia. Izakiek behar duten oligoelementu kopurua oso txikia da, izakiaren masa osoaren % 0,05 baino gutxiago. Oligoelementuak dira, adibidez, burdina, zinka, manganesoa, kobrea, magnesioa, iodoa, fluorra eta bromoa. Giza gorputzean oligoelementuak gehiegi edo gutxiegi daudenean, eragozpen metaboliko larriak sor daitezke. Landareen garapenean ere eragina dute; esate baterako, kobreak eta manganesoak landareen fotosintesian eta oxidazio-erredukzio erreakzioetan parte hartzen dute. Zinka, oligoelementu gehienen antzera, entzimetako osagaia da. Gizonarengan, bestalde, hipotiroidismoa iodo urritasunari lotuta dago.