Olaus Petri
(Jaitoza izenez Olof Petersson). Suediar politikaria (Orebro, 1493 - Stockholm, 1552). Erreformaren aitzindaria izan zen Suedian. Lars Andersson-i esker Suedian protestantismoa onar zedin lortu zuen. Suedieraz idatzitako lehen liburu protestantea eta Testamentu Berriaren suedierarako itzulpena egin zituen.